top of page

La Unica Rugby Taldea, arrakastaren sinonimo

Lagun talde batek La Unica Rugby Taldea sortu zuen 1984an. Hauen helburua errugbiari ahotsa ematea zen Nafarroan, garai horretan nahiko ezezaguna baitzen

La Unicako jokalariak mele formazioan (Argazkia: La Unica Rugby Taldea)

Aritz Santamaria

Kuadrilla batek zuen ametsa 1984ko uztailean abian jarri zen, San Ferminetan. Denak elkartu ondoren errugbi talde amateur bat sortzea erabaki eta azaroan ligako lehen partida jolastu zuten. Handik gutxira, 1988an, nesken taldea sortu zen, hauek klubaren zutoihal bihurtu direlarik. Horrela hasi zen La Unica Rugby Taldearen historia eta gaur egun gazte asko dira Nafarroan errugbian jolasten dutenak futbola edo tenisa alde batera utziz. 


Nafarroako ligan jolasten hasi ziren, talde esanguratsuen aurka, esaterako: Iruña, Rioja, Laneras, Irrintzi… hala ere, garaiko lehiaketa garrantzitsuena Jarauta Cup  -Calcutta Cup delakoa, Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partiduaren irabazleari ematen zaion kopa- zen. Lehia honetan hiru taldek parte hartzen zuten: Iruña, La Unica eta Bronce taldea. Txema Urmenetak “Pibek”, sortzaileetako bat, jokalaria ohia eta egun azpi 18 taldearen entrenatzailea, ziurtatzen du: “Lehia handia zegoen gure artean eta beste esparru batzuetara zabaldu zen hori”. Prozesu luzea eta mamitsua izan da taldearen eraikuntza Urmenetaren esanetan: “20 fitxekin hasi ginen eta  hortik 5 urtetara gauzak seriotasunez hartu genituen, bi talde eginez harrera ona ikusita”. Izan ere, pausorik garrantzitsuena argentinarraren ustez errugbi eskola sortzea izan da. “Gazteekin lantzen hasi ginen errugbiaren esentzia har zezaten” eta honek sekulako gorakada ekarri du klubarentzat Urmenetaren ustez. Gai honekin jarraituz, gehitu du: “Orain lehen taldean daudenak eskolan hasi ziren eta horrek ere harrotasuna ematen du”. Taldearen helburuaz galdetuta, Urmenetak garbi ditu zeintzuk izan behar duten: “Lehenik nesken igoera Ohorezko mailara; bigarrenik, mutilen igoera Ohorezko “B” mailara; eta azkenik, eskolaren garapena”. Mutilen ohorezko “B” mailan dagoen kalitatea aitortu du eta taldearen filosofia azpimarratu nahi du: “Etxekoekin gauzak lortu nahi ditugu, kanpoko jendea ekarri gabe”.

ewwetyw.JPG

Touch baten jautiketa partida batean (Argazkia: La Unica Rugby Taldea)

Errugbia beste kiroletatik bereizten bada,  baloreak dira. Lehenik eta behin errespetua, bai beste taldekidekiko zein epailearekiko. Baloi ondulatua protagonista duen kirol honetan epaileari izugarrizko errespetua zor zaio, ezin zaio ezer ere esan eta bakarrik kapitainak hitz egin dezake berarekin. Urmenetak horrela definitzen du epailearen rol-a “gure jainkoa da, kasu egin behar zaio beti”. Epaileari zor zaion errespetua eskolako lehen egunean irakasten dutela dio Urmenetak. Iruñeko talde honen zelaiaren sarreran panel bat dago non irakurri daiteke horrelako mezua: “Arbitroarekiko errespetua errugbiaren oinarrietako bat da; bere erabakiak ez dira protestatzen”. Errugbiaren beste berezitasun bat “tercer tiempo” delakoak dira. Behin partidua bukatua eta emaitza zelaian utzita, bi taldeko kide guztiek elkarrekin bazkaltzen edo afaltzen dute, elkar ezagutuz. Xabier Gonzalezek, azpi 18 taldearen jokalaria, “errugbiko gauzarik politena da, lagunak ditugu beste taldeetan”. Gazte honek garbi dauka zeintzuk diren balore horiek, “kirol honetan irainak ez du tokirik, ez zelaian ez harmailan”. Gazteak ere azaltzen du zergatik aukeratu zuen errugbia: “Talde lana zen, gainera transmititzen ziren baloreak erakargarriak iruditu zitzaizkidan.

Neskak, gazteentzat ispilu

Nesken taldeak egun berebiziko garrantzia du klubarentzat. Emaitzak hobezinak ekoizten ari dira azken urte hauetan, eta igoera posiblea da. Urmenetak dioenez, “garrantzi handia dute klubaren barruan, txikientzat ispilu dira”. Gainera, eskolan neskak mutilekin jolasten dute, “ekipo mistoak ditugu federazioak uzten digun arte” dio Urmenetak. Jokalari esanguratsuak atera dira La Unica Rugby taldetik, Espainiako taldearekin jolasten dutenak eta nazioarteko partiduak jolastu dituztenak ere, adibidez: Maitane Salinas edo Saioa Jaurena, egun Aviron Bayonnais-en eta Espainiako selekzioan jolasten dutenak.

efwetrw.jpg

La Unicakoak baloiarekin ihesi (Argazkia: La Unica Rugby Taldea)

Igoera historikoa: Ohorezko “B” mailan urte batez

Mutilen lehen taldea ikaragarrizko denboraldia egin zuen 2014/15 urtean. Liga bukatzean goi postuetan gelditu ziren eta play-off-ak jolasteko aukera izan zuten, amesteko baimena lortu zuten. Urmenetak honen inguruan dio “urte askotako lana izan zen, filosofia berria saria bihurtu zen”. Play-off hauek irabaziz gero, Ohorezko “B” mailan jokatzeko aukera izango zuten hurrengo urtean; beti ere, ekonomikoki onuragarria balitz klubarentzat. Zozketa egin ondoren, Galiziako Ferrol taldearen aurka jolastea egokitu zitzaion Iruñeko taldeari. Lehen partidua galdu egin zuten, ordea, Aratzurin, 25-0 irabazi zuten eta ametsak jarraitu zuen. Lehen kanporaketa irabazi ondoren, Bilboko Unibertsitatearen aurka egokitu zitzaion La Unicari. Bilbon berdinketa eman zen, Aratzurin, etxekoek penaltyetan irabazi zuten eta finalera ailegatu ziren. Finalean, hurbileko beste talde batekin topo egin zuten: Ordizia “B” -lehen taldea Ohorezko mailan baitu Ordiziak-. Kasu honetan, Gipuzkoarrak atera ziren garaile eta igoera lortu zuten.

​

Dena den, ametsa ez zen hemen amaitu, beste aukera bat izan zuten Iruñeko gazteek. Kasu honetan, 2014/15 denboraldian Ohorezko “B” mailan play-out postuetan gelditu zen taldearen kontra igoera jokatu zuten. Ávilako Belenos rugby taldea zen azken oztopoa igoera lortzeko. Eta Aratzurin, azken minutuan, igoera lortu zuten Iruñeko gazteek eta poztasuna ikaragarria izan zen bertan egon ziren guztientzat. Urmenetak dioenez, “ziurrenik klubaren denboraldi onena izan da”. Jende asko zegoen harmailetan eta Gonzalezek gehitzen du: “Ferrolera joan ginen taldearekin eta ikaragarria izan zen”. Ametsa urte bat iraun zuen, denboraldiaren amaieraren ez zioten kategoriari eutsi eta berriz ere Euskal Herriko ligara itzuli ziren. Urmenetak argi dauka honen zergatia: “Esperientzia gutxi izatea garesti ordaindu genuen, oso gazteak giren”.

bottom of page