top of page

GIZARTEA

htf.png
ERREPORTAJEA

Egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidean

Sanfermines78Gogoan! plataformak ongi daki zer den inpunitatea. Lau hamarkadatan zehar aurre egin diote ahanzturari. Iruñeko 5. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak kereilakriminal bat du eskuartean, 1978ko uztailaren 8an gertatutakoa argitzeko eta bidebatez, erantzunkizunak bilatzeko


IMG_20191018_195116.jpg

Txantreako auzokideak ludopatiaren aurka antolatu dira

Joko-areto bati lizentzia eman dio Iruñeko Udalak apostu etxe handi bat paratu dezan auzoan. Bertako kolektibo eta bizilagunek asanblada jendetsua egin dute jokoaren aurkako estrategia definitzeko


few.png
ELKARRIZKETA

“Oposizio tinkoa egingo dugu, indartsua, baina era berean, eraikitzailea”

JOSEBA ASIRON
Iruñeko alkate ohia eta EH Bilduko zinegotzia

Iruñeko Udaleletxean jaso gaitu Joseba Asironek. Alkatetza utzita, askoz lasaiago dago. Nafarroako eta Estatuko gaurkotasuna, Udaleko tirabirak eta ezkerraren egoera, besteren artean, izan ditu hizpide. Ez galdu!

Bilboko autobus geltoki berria martxan da dagoeneko

Atzo hasi ziren bidaiariak Bilbao Intermodaleko nasetan busak hartzen. Lehen egunean nahasmena izan da nagusi eta jende-pilaketak egon dira txartelak baliozkotzeko tornuetan.


ELKARRIZKETA

"Zigorrak jaitsi dira, baina kalean nahi ditugu, aske"

NEKANE ORTIGOSA ETA GOTZON URRIZOLA
Aratz Urrizolaren gurasoak, Altsasu Gurasoak plataforma

Paseotxo batekin nahikoa da ikusteko noraino heltzen den herriaren elkartasuna. Altsasuko bizilagunen agur eta keinuen artean ibili dituzte Akeita Taberna eta Gure Etxea bereizten dituzten 200 metroak. Bertan egiten dituzte Altsasuko gurasoek bilerak, eta bertan mintzatu dira haien auziaz.


bottom of page