top of page

ALBISTEAK

Estatuko eskalada txapelketa ospatu da Iruñerrian

Berriobeitiko Rocodromo gunea jendez lepo zegoen abiadura, zailtasuna eta blokeen modalitateak ikusteko. Tokio 2020an martxan jarriko den formatua estreinatu dute.

IMG_20191102_192612.jpg

Bilboko autobus geltoki berria martxan da dagoeneko

  

Atzo hasi ziren bidaiariak Bilbao Intermodaleko nasetan busak hartzen. Lehen egunean nahasmena izan da nagusi eta jende-pilaketak egon dira txartelak baliozkotzeko tornuetan.

Iruñeko gabonetako azokak ateak ireki ditu

50 stands baino gehiago jarri dira aurten eta barietatea oso handia da. Mota guztientzako opariak erosteko aukera dago 2019 honetan.

Txantreako auzokideak ludopatiaren aurka antolatu dira

Joko-areto bati lizentzia eman dio Iruñeko Udalak apostu etxe handi bat paratu dezan auzoan. Bertako kolektibo eta bizilagunek asanblada jendetsua egin dute jokoaren aurkako estrategia definitzeko

IMG_20191018_195116.jpg

ERREPORTAJEAK

Egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidean

Sanfermines78Gogoan! plataformak ongi daki zer den inpunitatea. Lau hamarkadatan zehar aurre egin diote ahanzturari. Iruñeko 5. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak kereila kriminal bat du eskuartean, 1978ko uztailaren 8an gertatutakoa argitzeko eta bide batez, erantzunkizunak bilatzeko

htf.png
ewwetyw.JPG

La Unica Rugby Taldea, arrakastaren sinonimo

Lagun talde batek La Unica Rugby Taldea sortu zuen 1984an. Hauen helburua errugbiari ahotsa ematea zen Nafarroan, garai horretan nahiko ezezaguna baitzen

Nazioarteko ziberkazetaritza kongresua

Ciberpebi biltzarra antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaia Aretoan. Sareaz, hedabide digitalez eta hauek dituzten erronkez hausnartu dute Euskal Herritik kanpoko eta bertako adituek.

ELKARRIZKETAK

“Oposizio tinkoa egingo dugu, indartsua, baina era berean, eraikitzailea”

JOSEBA ASIRON
Iruñeko alkate ohia eta EH Bilduko zinegotzia

Iruñeko Udaleletxean jaso gaitu Joseba Asironek. Alkatetza utzita, askoz lasaiago dago. Nafarroako eta Estatuko gaurkotasuna, Udaleko tirabirak eta ezkerraren egoera, besteren artean, izan ditu hizpide. Ez galdu!

"Zigorrak jaitsi dira, baina kalean nahi ditugu, aske"

GOTZON URRIZOLA ETA NEKANE ORTIGOSA
Altsasu Gurasoak, Aratz Urrizolaren gurasoak

Paseotxo batekin nahikoa da ikusteko noraino heltzen den herriaren elkartasuna. Altsasuko bizilagunen agur eta keinuen artean ibili dituzte Akeita Taberna eta Gure Etxea bereizten dituzten 200 metroak. Bertan egiten dituzte Altsasuko gurasoek bilerak, eta bertan mintzatu dira haien auziaz.

IMG_1390_edited_edited.jpg

"Eskubaloian gehien markatu nauena lehen taldearekin egindako debuta izan da"

ANDER IZQUIERDO
Helvetia Anaitasunako jokalaria

Partida aurreko uneak bizi ditugu Ander Izquierdorekin. Arratsalde horretan bertan 36 eta 31 garaituko zaio Valladolidi. Eskubaloi profesionalean hasi berria izanik, egungo egoeraz eta etorkizunaz mintzatu gara berarekin.

IRITZIA

5abbaf6d-48ca-4439-874e-e0a12b60ede4.jpg

           Mikel Montero

Informazioa boterearen zerbitzura

IMG_20191216_200115_edited.jpg

Haizea Senar

Zergatik da garrantzitsua Espainiar estatuak subiranotasuna birlortzea?

Asier Martinez

Asier Martinez

Geroa Bairen muntaia politikoa

KONTAKTUA

Euskal Herriko Unibertsitatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Sarriena Auzoa, z/g, 48940 Leioa, BI

  • twitter
  • generic-social-link
bottom of page