top of page

"Eskubaloian gehien markatu nauena lehen taldearekin egindako debuta izan da"

ANDER IZQUIERDO
Helvetia Anaitasunako jokalaria

Elkarrizketa eta gero, Atarrabiako Ribed parkean posatu du Izquierdok (Argazkia: Aunitz Info)

A.Santamaria/M.Amorena

Golegile bezala debutatu zuen Ander Izquierdo Labayenek (Atarrabia, 2000) Katedralean. Asko kosta izan zitzaion Bartzelona erraldoiari Anaitasunaren aurkako partida hura irabaztea, 2018ko azaroaren 13 hartan. Orduan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasten zituen elkarrizketatuak Gasteizen, baina entrenamenduek eta lehen taldearen dinamikak Iruñera ikastera ekarri zuten berriro ere. Helvetia Anaitasunan pozik dago, minutuak irabazten, aita eredutzat duelarik.

Zergatik eskubaloia?

Ikastolan futbolean hasi nintzen, baina egia esanda, ez zen nire kirola. Gainera, nire aita eskubaloian aritzen zen eta bere partidak ikustera joaten nintzen oso maiz. Gutxinaka gutxinaka, eskubaloiaren munduan sartu nintzen, eta asko gustatu zitzaidanez, futbola alde batera utzi nuen eskubaloira pasatuz. Hala, ongi pasatzen nuen, emaitzak ateratzen hasi ziren eta egun oso pozik nago.  

Aita aipatzen zenuen; zein punturaino izan da zure aita erabakigarria?

Nire gurasoak oso garrantzitsuak izan dira betidanik, txikia nintzenean beti ikustera etortzen ziren. Orain ere ahal duten guztietan nire neurketak ikustera datoz, familiarekin edo lagunekin. Kanpoan jolasten dugunean, oso urrun izanda ere, aitak kotxea hartu eta ikustera dator. 

Zer izan da eskubaloian markatu zaituena gehien?

Anaitasunako lehenengo taldearekin debuta egin nuen eguna. Esperientzia ikaragarria izan zen, eta aurten jada lehen taldearekin nago. Horretaz gain, Espainiako selekzioan jokatu izana ere aberasgarria da. Europako eta Mundu txapelketa bana jokatzeko aukera izan dut eta horrek asko markatu nau. 

Zer suposatzen du zuretzat lehen taldearekin debuta egin zenuenekoa?

Beharbada nire kirol ibilbidea markatu duen eguna. Gainera, Bartzelonaren kontra egin nuen lehen taldearekin debuta, ziurrenik munduko talderik onenetarikoa. Ezin nuen sinistu eta bizpahiru gau egon nitzen lorik egin gabe. Egun polita izan zen.

Zer garrantzi du Anaitasunak nafar kirolean?

Gustuko nukeena baino gutxiago. Azkenean, egun, futbola munduko kirolik garrantzitsuena da, diru gehien mugitzen duen kirola. Egia da aurten jende asko etortzen dela Anaitasunaren neurketak ikustera eta gutxinaka eskubaloia izena hartzen dagoela nafar kirolean. Ea dinamika hau jarraitzen duen. 

Nola bizi izan zuen taldeak partiden aurreko garrasiaren inguruko polemika?

Hasiera batean ez nintzen konturatu, bideoa bi aste ondoren atera baitzen. Nire ustez errespetu falta ikaragarria da, ez dakit nola pertsona batek horrelako gauzak asma ditzakeen. Google-en bilatzearekin jakingo du zer garen, nor garen eta zer oihukatzen dugun. Jende asko atera zen gure irudia babestera eta defendatzera. Ez dakit nola gaur egun ere gertatzen diren horrelako gauzak. 

Aste honetan, garaile atera zarete kopako partiduan. Zer aukera edo itxaropen duzue konpetizio honetan?

Final-fourera iristea espero dugu, hori da gure helmuga. Badakigu zaila izango dela, gure maila hoberenean ez gaude oraindik baina partidak irabazten saiatuko gara. Anaitasuna duela urte batzuk finalera iritsi zen eta aurten horrelako ametsa berriz bizitzeko gogoak ditugu. 

Eta gero neurketa duzu, nolakoak dira partiden aurreko uneak?

Urduriago jarriko nitzela pensatzen nuen, baina gutxinaka ohitzen ari naiz. Errazagoak edo zailagoak izango diren neurketak egongo dira, eta hauetan beharbada minutu gutxiago jolastuko ditut. Hala ere, oso pozik nago eta ditudan minutuak aprobetxatzen saiatuko naiz.

Porra bat gaurkorako…

Irabaztea espero dugu. Valladolid talde ona da, gure mailatik hurbil dagoena. Gauzak ongi egiten baditugu irabaztea litzake logikoena, gure garaia da batzen hasteko eta horrela behetik ateratzeko. 

Zein helburu duzue ligan?

Betidanik esan dugu zortzigarren postutik aurrera geratzeko helburua dugula. Badakigu zaila izango dela baina ongi egiten badugu, nire ustez, helburu hori lor dezakegu. Hurrengo aste hauetan gure norabidea definituko da. 

Hainbat urte kaskar ondoren, ASOBAL ligaren maila igo dela uste duzu?

Bai, duela 10 urte inguru Atletico de Madrid edo Portland San Antonio bezalako taldeak zeuden, Europa mailan erreferenteak zirenak. Krisialdiarekin, egia da, maila jaitsi zela eta taldeek diru asko ez zutela. Ordea, egun maila igotzen ari da nabarmenki eta taldeak nahiko berdindutak daude. Ikus daiteke nola bigarren mailako talde batek Leonen irabazten duela. 

"Ditudan minutuak aprobetxatzen saiatuko naiz"

Ander Izquierdo

"Egun (Asobal ligaren) maila igotzen ari da nabarmenki eta taldeak nahiko berdindutak daude"

 Izan ere, Portland San Antonio aitzindaria izan zen nafar eskubaloian. Uste duzu eragina izan duela gazteek eskubaloiaren aldeko hautua egin zezaten?

Bai, ziur baietz. Egia esanda, San Antonio Anaitasunaren aurkako taldea dela esan dezakegu. Ni, behintzat, ez nintzen ikustera joan txikia nintzenean, baina badakit jende asko joaten zela. Txapeldunak izan ziren eta ziur nago horrek eragina izan zuela jende gehiago eskubaloian aritzeko. Hemen, Atarrabian, adibidez, jende asko aritzen da eskubaloian. Espero dut gero eta jende gehiago aritzea.

Nola uztartzen ditu gazte kirolari batek ikasketak eta kirola?

Egia esanda, ez dugu denbora askorik. Saiatzen gara libre dugun denbora hori ikasketetan ematea, batez ere azterketak ditudanean. Batzutan ezin dut lagunekin joan. Niri ez zait zaila egiten, ze kirola egitea gustoko dut.

Ibilbide profesional guztia Anaitasunan?

Bada, lehenengo urte batzuk bai. Lehenengo minutuak irabazten saiatuko naiz. Ikusiko dugu zer dakarren etorkizunak. Argi dago atzerrian jokatzea ikaragarria izango zela. Amets bat da, baina oraindik urrun ikusten dut. Gutxinaka gutxinaka. Hemen pozik nago. Gainera, ikasketekin uztartu dezaket. Ikusiko dugu.

Dagoeneko, ohiko jokalaria zara Espainiako selekzioko kategoriatan. Zein da zure helmuga?

Orain junior kategorian nabil. Datorren udan Europako txapelketa dago, eta bertan egoten saiatuko naiz. Zaila da, baina tira! Handitzean Selekzio absolutuan egotea izugarria litzateke. Oraindik zailagoa da, baina amets bat da niretzat. 

Zer ezberdintasun somatzen dituzu Anaitasuna edo selekzioan jokatzean?

Anaitasunan adin guztietako pertsonekin aritzen naiz, 18 urtetik 30 urtetik gorakoak arte. Selekzioan adin berdina dugu, eta gutxi gora behera, zaletasun berdinak ere. Nabari da ez dugula horrenbeste esperientzia. Gutxinaka-gutxinaka ikasten goaz, eta oso ongi pasatzen dugu.

bottom of page