top of page

Zergatik da garrantzitsua Espainiar estatuak subiranotasuna birlortzea?

Haizea Senar

Denok dakigun bezala, Espainiar estatua Europar Batasunean dago sartuta 1986. urtetik. Horrek esan nahi du Espainiaren ekonomiak dependentzia ia totala duela honekiko eta  produkzioa guztiz mugatzen digutela, fabrikak ixten dizkigute, langileak kanporatu.. eta guzti hauek arazo gehiago ekartzen dizkigu Espainiar Estatuan bizi garen langile guztioi. Izan ere, Europar Batasunetik hartu diren erabakiek eraman gaituzte gaur egun bizi dugun egoera hain larrira..

 

Espainia turismoaz bizi da eta beraz, horrek dakarren aisialdi hondagarri horri dago lotuta: gure estatua Europar Batasunaren putetxea izango balitz bezala erabiltzen dute ondoko herrialdeek. Honekin esan nahi dudana da Europako herrialdeetako pertsonek Espainia entzuten dutenean, festan, alkoholan, deskantsoan, tabernetan eta abar pentsatzen dutela guzti horretan bihurtzen ari baigaituzte, beti ere enpresarien mesedetan. Eta arazo larriena dena, zerbait gertatuko balitz, turismoa asko jeitsiko litzatekela eta horrek izugarrizko krisia ekarriko lukela da.

 

Langileen eta batez ere gazte langileon etorkizuna oso beltza ikusten dugula esaten dugun bakoitzean honen guztiarengatik da. Azken finean etorkizunaren lanak, lehen esan dudan bezala, aisialdiarekin geroz eta gehiago daudelako lotuta; azken urte hauetan gure industria itxi digutelako, hala nola, “La Naval”aren kasua, hemen, Euskal Herrian edo Laranjaren industria Valentzian, geroz eta azkarrago desagertzen ari dena. 

 

Alde batetik 1978. urtean industriarekin lotuta zegoen BPGa %36koa zen, 2015ean berriz %15koa. Beste aldetik zerbitzuarekin lotuta dagoen BPGa 1980. urtean %56koa zen eta 2018an berriz %74koa. 

Oso antzekoa gertatzen da lurraren baldintzekin: oso familia gutxik dute lur partzela gehienak eta handienak, eta gainera ez dira erabiltzen. Beraz, produkzioa soroetan oso txikia ere bada.

Beraz, datuetan ikus daiteke bai estatuaren norabidea eta baita langileona ere norantz doazen: Lan prekarizatuak, lan baldintza beldurgarriak, sindikazio oso baxua duten lanak, soldata oso baxuak..  

 

Guzti honekin bukatzeko, beste gauzen artean, Europar Batasunetik ateratzea, industria berpiztea eta lan ez prekarioak sortzea izango litzateke irtenbidea. EBk jartzen dizkigun mugak kentzeko, subiranotasuna lortu ahal izateko eta langile klasearen baldintzak hobetzeko, baina beti ere kapitalismoaren oinarriak suntsitu nahian eta sozialismoaren bidean. Izan ere, kapitalismoan bizitzea komeni zaion jendeari EB egotea ere komeni zaielako.

bottom of page