top of page

Iruñeko gabonetako azokak ateak ireki ditu

50 stand baino gehiago jarri dira aurten, eta produktu aniztasuna oso handia da. Mota guztietako opariak erosteko aukera dago 2019ko edizioan.

Aritz Santamaria/Mikel Amorena

Iruñeko zezen plazan kokatua dagoen azoka urtarrilaren 7ra arte egongo da irekia. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera, goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:30ak bitarte eta arratsaldeko 16:30etatik gaueko 21:30etara egongo da irekia. Igandeetan eta jaiegunetan, ordea,  11etatik eguerdiko ordu biak arte. 

 

Bertan aniztasuna da nagusi, produktu artesanalak zein musika biniloak aurki daitezke. Umeentzako ere lekua dago, jostailu salmahai askorekin. Saboiak eta infusioak saltzen dituztenak daude, eta Espainiako zen atzerriko zenbait postu ere daude. Hauetaz gain, janariko postuek arrakasta handia

lortu dute aurtengo azokan.


Urtero bezala, aktibitate ezberdinak antolatu dira txikiek disfruta dezaten. Abenduak 26, magia ikuskizuna egongo da Mago Boscoren eskutik arratsaldeko seietatik aurrera. Gainera, abenduaren 13an, 17an eta urteko azken egunean, txikientzat makilaje tailerra prestatua dago, Maikanpanilla gidatuko duelarik.

bottom of page