top of page

KAZETARITZAREN ETORKIZUNARI BEGIRA

Aritz Santamaria/Mikel Amorena

Azaroaren 11n eta 12an izan zuen leku Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuaren XI. edizioa. Bertan, azken urteotan egin den bezala, sareaz, hedabide digitalez eta hauek dituzten erronkez hausnartu zuten gaian adituak diren hainbat hizlari. Hauez gain, ehunka ikasle bildu ziren Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaia Aretoan eta, informazio asko eta baliogarria jaso zuten fenomeno honen inguruan, haien etorkizuna gidatuko baitu ziberkazetaritzak. Kongresua Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan zuen abiapuntua eta honen inguruan luze eta zabal aritu ziren bi egunetan zehar.

 

Azaroaren bigarren astelehenean, goizean goiz, kongresuaren irekiera egin zuten Patxi Juaristik, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak, Simón Peñak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak eta, Koldo Mesok, Kazetaritza II saileko Zuzendaria eta Kongresuaren arduradunak. Irati Agirreazkuenagak lehen solasaldiari sarrera eman zion.

 

Hala, goizeko 9:30ak zirela, Lena Frischlichek (Universität Münster) bere aurkezpenari ekin zion. Honek “hedabide alternatiboak”, “fake news edo albiste faltsuak” eta “bot sozialak” zituen hizpide. Interneti esker klik bakar batekin mundu osoko edozein informazio dugu eskura, baina ez da urrea disdira egiten duen guztia. Informazio hura faltsutu edo manipulatu daiteke; hortaz, komunikabideek dituzten hiru erronka planteatzen ditu.

​

Jarraian, Ainara Larrondok bigarren hizlaria aurkeztu zuen, Osloko Metropolitan Unibertsitatetik zetorren Tine Ustad Figenschou. “Herritar alarmatuak: audientziak mesfidantzaren eta hedabide alternatiboen garaian”  zen bere berriketaren izenburua eta honen inguruan sakon ibili zen. Norvegiararen aburuz, hedabide tradizionalen gaineko konfiantza gero eta murriztuagoa da; izan ere, kontsumitzaileek beste bide batzuk bilatzen dituzte bere sena asetzeko, hedabide alternatiboak. Honekin batera, nahiz eta hedabide alternatiboak ezkerreko ideologiari atxikitu izana, egun joera hori aldatu dela dio irakasleak.  Dena den,  ideologia alde batera utzita,  Norvegiako hedabideek kritika asko jaso dituzte immigrazioaren auzia

DSC_0742.jpg

Lehena, propaganda. Irakurleen ideietan zuzenean eragiteko arma garrantzitsua da Frischlichen arabera, eta argi ikusi ahal izan zen hura Europako Hauteskundeetan. Sare sozialen bidez hedabide alternatiboek ohiartzun handia lortu zutela eta jendearen botoa bideratu zutela azpimarratzen du.Bigarren erronka sareko sasi-erabiltzaileak dira. Sare sozialetan aktiboki idazten duten erabiltzaile andana faltsuak dira, robotak, soldatapean lan egiten dutenak jendearen iritzietan eragiteko.Horiez gain, badira erabiltzaile errealak, katedradunak “parte hartze ilunaren” baitan kokatzen dituenak. Irainak eta iruzkin krudelak botatzen dituztenak dira, besteren artean, multzo honetakoak.Hiru erronka hauei aurre egiteko kazetariaren papera azpimarratzen du Münsterreko Unibertsitateko irakasleak.

Lena Frischlich, Mitxelena aretoko atrilean.

DSC_0925.jpg

Mendiguren, Hernandez, Riesco eta Gonzalez, mahai inguruan solasean.

landu duten moduagatik. Honen gainean lan zabala egin du Figenschouek bere taldearekin eta hainbat ondorio atera dituzte. Lehenik, immigrazioaren gaia lantzeko orduan huts egitea leporatu die Norvegiako hedabideei. Bigarrenik, egindako inbestigazioaren arabera, hedabide alternatiboek sakonago landu dute gai hau. Hirugarrenik, Facebooken garrantzia goraipatzen du mintzagaia hau tratatzeko garaian. Azken ondorio bezala, immigrazioaren existentzia onartzea inmoraltzat hartzen dela diote ikertzaileek

 

Lehen eguna bukatu aurretik, mahai ingurua prestatua zegoen Terese Mendiguren moderatzailea izan zelarik. Nacho Gonzalezek, Julen Hernandez Esanaolak eta Nerea Riescok osatzen zuten mahaia eta hauek Youtube plataforman izan duten esperientziaz aritu ziren. Esperientziaz gain, kazetaritzak Youtuben duen lekuaz eta plataforman kazetaritza egitearen abantailak eta desabantailetaz ere hitz egin zuten. Interes handia sortu zen gazteen artean eta galderak asko izan ziren, gehienak Nacho Gonzalezi zuzenduak. Hala ere, Esnaolak zein Riescok galdera zailei ere aurre egin zioten, esaterako: Youtube plataforman zenbat diru irabazten zen. Txalo-zaparrada  bero eta egiati batekin eman zitzaion amaiera lehen egunari.  

​

Bigarren egunean gazte asko bildu ziren berriro ere Mitxelena aretoan, hitzaldiak entzuteko gogoz. Ramon Salaverriak (Nafarroako Unibertsitatea) hasiera eman zion kongresuko bigarren egunari bere berriketarekin. Salaverriak hedabide digitalen joera aztertu zuen, era bisual batean, eta, honek gazteen arreta eta interesa piztu zuen. Honek esan  zuenaren  arabera,   1993an  eman   zen   komunikabide  digitalen

jaiotza, egun 3800 daude dagoeneko. Hedabideak aktibo -gutxienez hiru hilerik behin eguneratzen direnak- eta ez aktibo-hedabide “zombi” direnak- moduan sailkatu zituen, aktiboak 2975 eta ez aktiboak 846 direlarik egun.

 

Aldi berean, bi une bereizi zituen hedabide hauen gorakada bezala. Lehena, 1995an eman zen, eta bigarrena, nabariena ere, 2008an. Salaverriaren  ustez krisi ekonomiko larriaren ondorio da hau. Kazetari asko langabezian geratzeak ekarri zuen hazkunde hori. Izan ere, hainbat profesionalek beren proiektu propioei hasiera eman zioten sarean.   Gazteen galderak erantzuteko denbora ere izan zuen, gaia erakargarria suertatu baitzen.

​

Segidan, Portugaletik Joao Canavilhas etorri zen, ziberkazitaritzaren inguruko ikuspuntua aurkezteko. Universidade da Beira Interiortik ailegatua Portugaleko egunkarien gaineko analisia egin zuen. Analisi hau egiteko kontzeptu batzuk argitu zituen lehendabizi, esaterako; Multimedia, bi lengoaien edo gehiagoren konbinazioa mezu berean; edota, Cross-media,

DSC_0943.jpg

plataforma bat baino gehiago erabiltzen duen edukiaren aurkezpena da. Dena den, Transmedia kontzeptua nabarmendu zuen, kazetaritza tansmedia egiteko hanbait gomendio emanez: hedabide bat baino gehiago izateaz gain, erabiltzailearen parte hartzea funtsezkoa dela esan du,  zerbait gehitu dezan. Erlazio hori pasiboa ez izatea gomendatu zuen, istorioa edo kontakizuna irakurleek aberats dezaten. Gomendioak alde batera utziz, kazetaritza transmedia hori egoki aurrera eramateko zortzi ezaugarri izendatu zituen. Ezaugarri batzuk aipatzearren: banagarria, esploragarria, jarraia, eta ulerkorra izatea funtsekotzat hartzen da. Galdera batzuei aurre egin zien, gazteen jokaera kritiko eta interesduna zorionduz. Kaferako atsedenaldia iritsi zen horrela, baina elkarrizketak nagusitu ziren berriz ere.

​

Kongresuari amaiera borobila emateko, beste mahai ingurua prestatuta zegoen, Irati Agirreazkuenagak moderatzaile lana egin zuela. Bertan Libe Mimenza (UPV/EHU), Arantza Gutiérrez Paz (UPV/EHU),  Asier Rufo (UPV/EHU) eta Maite Asensio (Berria) izan ziren hizlariak. “Komunikazio feminista euskarri berrietan” zen abiagunea eta luze eta zabal solastu zuten, bakoitzak bere ikuspuntua eta bizipenak azalduz.

​

Mahai inguru honekin amaiera eman zitzaion Ziberkazetaritzako Nazioarteko Kongresuari, eta gazteen oniritzia jaso zuten. Gazteak aunitz hornituak atera ziren kongresutik eta XI. edizioaren ebaluazio orokorra ona izan dela esan daiteke .

í para agregar tu propio texto y edítame. Es muy sencillo.

Joao Caravilhas, bertaratutakoei hizketan.

bottom of page